Argazki hau 1933an atera zuten, Urretxuko Ederrena pilotalekuko balkoian. Bertsolariak, tartean Txirrita, irrintzia botatzen ari denari begira ageri dira.
Ederrena pilotaleku zaharra 1907an eraiki eta 1993an bota zuten. Urte horietan denetik egin zuten bertan. Frontoia plazarekin eta alboan zuen etxearekin batera eraiki zuten. Koldo Argandoña agirizainak etxea dagoen tokian ikastetxe bat egin nahi zutela esan du. Baina udalak ez zuen horretarako nahikoa diru, eta lursaila saldu behar izan zuen.
Etxearen parean, berriz, balkoi moduko bat egin zuten. Azpialdean txistulariek jotzen zuten eta azokako postuak jartzen zituzten eguraldi txarra egiten zuenean.