OSAGAIAK:
(4 pertsonentzat)
-
250 gr fideo (0 zenbakikoak)
- Barazkiak (2 azenario, porru 1, tipula 1, 4 edo 5 leka, eskukada bat ilar, baratxuri ale 1)
- 8 Otarrainxka
- 12 ganba (azalik gabe)
- 12 txirla
- 200 gr. arrain ( txipiroi, perka, itsas zapo, bakailao, legatza…)
- Olioa
- Gatza
- Arrain salda (litro 1)
- Intxaur muskatu ehoa
ERREZETA:
Hasteko zartagin batean, olio berotan, fideoak frijitu behar dira, kolore marroi bat hartzen duten arte. Behin kolorea emandakoan txino baten bidez daukan olio guztia kenduko behar zaio.
Beste alde batetik, eltze batean (paellara baten antzekoa) aurretik txikitutako barazki guztiak jarri behar dira olio tanta batzuekin pixka bat egin daitezen. Ondoren, arrainak zatitu ondoren gehitzen dira, txirlekin, otarrainxkekin eta ganbekin batera. Guzti horiek erdi eginda daudenean fideoak gehitu, eta behin dena nahasturik dagoela arrain salda bota behar da (paella bat egitean bezala).
Gatza eta intxaur muskatua norbere gustura bota eta sutan eduki behar da salda lurrindu arte, noiz behinka nahastuz erantsi ez daitezen. Behin salda lurrindu denean, prest dago jateko.