Teresa Barrena (Lezaun, Nafarroa, 1953). Idiazabago Izpar dendaren nagusia da duela 20 urtetik. Barrenak goxokiez gain, eskolako materiala, jostailuak, liburuak eta egunkariak saltzen ditu, besteak beste.
Idiazabaldarrek goxoki asko erosten al dituzte?
Bai, ume asko dago herrian, eta horrek badu eragina. Baina haurrez gain, helduak ere etortzen dira goxoki bila bezero onak dira idiazabaldarrak.
Zer gustatzen zaizu gehien dendari izatetik?
Dena. Ikaragarri gustatzen zait nire lana.
Zaletasun bat.
Eguzkia hartzea.
Oporretarako leku bat.
Donostiako Paseo Berria.
Liburu bat.
Gustura irakurri nituen Ken Folleten Un mundo sin fin eta Los pilares de la tierra.
Musika talde bat
Talde mexikarrak.
Abesti bat.
San Ferminetakoa.
Amets bat.
Bete ditut guztiak.
Janari bat.
Urdaiazpikoa.
Edari bat.
Ura
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Nire semeak jaio ziren egunak.
Jaso duzun opari bereziena.
Seme zaharrenak lehen soldatarekin erosi zidan lore-sorta. Larrosa horiak ekarri zizkidan.
Gorroto duzuna.
Bidegabekeriak.
Herriko alkate bazina…
Idologiez harago begiratuko nuke, eta herriarentzako ongizatea lortzea izango nuke helburu.