OSAGAIAK:
- 4 bakailao puska
- Kukulu edo kogollo 1
- Tomate erdia
- 2 patata
- Tipula 1
- 2 perexil adar
- Olioa
- Ozpina
- Piper hauts gorria
- Gatza
ERREZETA:
Lehenik bakailaoa gezatu behar da.
Kazola batean urari gatza bota eta irakiten jarri. Patatak zuritu eta hiru zatitan ebakita, zuritutako tipula osoa eta perrexil adar bat egosi. Ia eginda daudenean bakailao puskak gehitu eta sei-zortzi minutuz egosi. Ondoren bakailaoa uretatik atera, ondo xukatu eta puska bakoitzetik xaflak atea behar dira.
Egositako tipula eta perrexila motrailu edo morteroan birrindu, ore bat lortu arte. Bertan olioa, ozpina, gordinik dugun perrexila txikituta, piper hautsa eta egosketako salda pixka bat gehitu. Gehiago xehetu eta ondo nahastu.
Plater bakoitzaren hondoan txikitutako kukulua eta tomatea jarri. Gainean fin moztutako patatak eta bakailao xaflak jarri behar dira, eta azkenik prest dugun saltsarekin estali.