Oier Perez (Urretxu, 1984) Lurra dantza taldeko kidea, dantza irakaslea eta Urretxuko folklore jaialdian aurkezlea ere ba da. Ikasketaz nekazal ingeniaria da, eta lanbidez irakaslea.
Dantza bat.
Oso finak ez garenez Nafarroako edozein paloteatu.
Dantza egiteko plaza bat.
Jendez beteta dagoen edozein.
Zaletasun bat.
Larunbat goizetan lagunekin mendira edo bizikletan ibiltzera joatea.
Pelikula bat.
Hilketak badaude edozein.
Liburu bat.
Ernesto Sabatoren El Tunel.
Musika talde bat.
Kokein.
Abesti bat.
REM-en Everybody Hurts.
Janari bat.
Rodabailoa labean eta amaren albondigak.
Edari bat.
Garagardoa egunez eta kubalibrea gauez.
Oporretarako leku bat.
Opor aktiboetarako Vielha ingurua, bestela Cadizeko kosta.
Amets bat.
Preokupaziorik gabe bizitzea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Iristear dagoela uste dut.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nere arrebak oparitutako begizuloen aurkako krema, je je je…
Gorroto duzuna.
Jendeak debalde hitz egin eta esandakoa ez betetzea.
Goierriko txoko bat.
Antio, Urretxu bikain ikusten da eta bertatik.
Herriko alkate bazina…
Izan gabe ere gauza asko egin daitezke herriarentzat.
Urretxun biziko ez bazina…
Zumarragan ez behintzat!