OSAGAIAK
- 30 arrautza
- 6 patata handi
- Tipula 1
- 2 piper berde
- Olioa
- Gatza
ERREZETA
Lehenengo tipula eta piperrak irabiagailuan birrindu behar dira. Ondoren, patatak zuritu eta txikitu.
Tipula eta piperraa eta patatak kazola batean oliotan egosten jarri. Ondo eginda daudenean olioa xukatu eta irabiatutako 30 arrautza gehitu.
45cm inguruko diametroa duen zartagi bat olioarekin busti eta arrautza eta patata nahasia bertan jarri.
Tortilla oraindik guri-guri dagoela buelta eman behar zaio lehorra geratu ez dadin. Bi aldeetatik eginda dagoenean jateko prest dago.