OSAGAIAK:
- Txekor masail 1
- 2 tipula
- Azenarioa erdia
- Porru 1
- 2 baratzuri ale
- Ardo beltza
- Patata 1
- Esnegaina
- Irina
ERREZETA:
Barazki guztiak juliana eran moztu eta sutan jarri gorritu arte, ondoren ardoa gehitu eta agortzen utzi. Txekor masailak gehitu eta urarekin guztiz estali. Egosten utzi 2-3 ordu bitartean.
Egin direnean masailak beste lapiko batera atera. Geratzen den saltsa irabiatu, ondoren pasagailutik pasa, eta masailei gehitu. Sutan jarri azken puntua emateko.
Patata purea egiteko, patatak uretan egosi. Irabiatzeko garaian esnegaina eta gurina gehitzen zaizkio. Gatz puntua eman ondoren jateko prest dago.