Osagaiak:
- 300 gr irin
- 75 gr azukre
- 90 gr gurin
- 60 gr txerri gurina (manteka)
- 30 gr almendra
Errezeta:
Hasteko irina labean 100 gradutan sartu behar da, ordu erdi bat gutxi gora-behera, ondo lehortu eta kolore pixka bat hartu arte.
Ondoren azukrea xehetu irinaren textura lortuz. Almendra ere xehetu, eta osagai guztiak ondo nahastu ore trinko bat lortu arte. Arrabola batekin bost zentimetroko lodiera duen geruza bat egin. Hortik bai labana batekin edo molde batekin polboroi txikiak atera.
Polboroiak labean sartu 180 gradutan, bost bat minutu. Hoztutakoan gainekit azukre pixka bat bota, eta on egin.