Iñigo Andreu Gastaminza (Beasain, 1984) eta beste auzokide batzuk 2013an hasi ziren Beasaingo Garin auzoan mendi lasterketa antolatzen, jaietako egitarauaren barruan.
Antolatu bai, baina zu ibiltzen al zara mendian korrika?
Batzuetan animatzen naiz mendi lasterketak egitera, baina gehien gustatzen zaidana lagunekin mendiaz gozatzea da, eta ezagutzen ez ditudan txokoak bilatzea.
Jarraitzen duzu txirrindularitzan?
2007an utzi nuen txirrindulari taldea.Orain lasterketa batzuetan parte hartzen dut, baina obligaziorik gabe.
Garingo jaietatik gehien gustatzen zaizuna?
Lasterketa, noski! Egia esan, gazteak etortzen direla ikustea da gehien gustatzen zaidana, txikitatik auzoa ezagutzen dutela eta bertan oroitzapen politak izango dituztela jakitea.
Zaletasun bat.
Mendia.
Film bat.
La vida es bella.
Liburu bat.
Printze txikia.
Janari bat.
Entsalada nahasia.
Oporretarako leku bat.
Ahuntzak beti egiten du mendira…
Amets bat.
Guztiok enpatia lantzea.
Gorroto duzuna.
Handikeria.
Goierriko txoko bat.
Murumendiko tontorra.
Herriko alkate bazina.
Politika alboratu eta herritarrak batzen saiatuko nintzateke.
Beasainen biziko ez bazina.
Garinen biziko nintzateke.