Jon Plazaola
Egun on deizula Fabio Felizioren bigarren lehengusu zaitugun hori. Madrilgo plazatik dator notizia, baina ez jenioz bizia den zezen baten bueltan. Torero itxura gehiago duen Iglesias jaunaren alderdiak asteburuan bildu duen jendetzak bete ditu egunotan komunikabideetako lehen orrialderik eta titularrik indartsuenak.
Iglesias buru duen alderdiak esperantzara deitzen duen izena dauka: Podemos. Eta auzoetan jendea etxetik kanpora bidaltzen duten garai hauetan, bankuetxetako jabeek txartel beltzekin gainontzekoen dirua zurrupatzen dutenetan, eta klase politikoaren saskian arraroena usteldugabeko sagarra aurkitzea den une honetan eslogana ezin erakargarriagoa da gehiengoarentzat.
Soleko bilkura hark, ordea, jendetza guzti hori airetik ateratako argazki eder batez erretratatzeko baino gehiagorako balioko ote du? Ez al da larunbateko tertulietako izarra beste hainbaten berdina edo antzekoa izango? Airetik ateratako argazki horrek zer xede du, azken finean? Herria haiekin dagoela jakiteak aurrera egiteko beharrezkoa duten bultzada hori jasotzea edo banan-banan jendea kontatu eta boterera gerturatzeko zenbait papeletarekin kontatzen duten jakitea?
Motosdun begirada zorrotzeko azeri itxurako gizonaren alderdia ere saskian dago. Eta badakizue saskian sagar bakarra ustela egoteak, gainontzekoak usteltzea dakarrela. Lazkao Txikik arrazoi: politikan ez da gauza politikan.
Alex Areizaga
On dagiala Juan Antonio Mentxakaren mezakide apart horri. Data pasata, arrapaladan bat ta bata. Plazan arkatzak labana dakar. Parranda ta garagar lakar andana bart Malagan! Granadan plazan ba al da sagarran garra Plaza? Baldrabasa! Zama daka amak. Hamarkadaz hamarkada, gaban magala latza da Araba pasata; jaka daramat badazpada. Ta mapa. Adar marasman barna, Han da alaba, Fran, ama, Ana. Alarma garrak narama hara. Hatzamarra atarata, Maskarada gara, sanba dantzan. Arrastaka laga dan aztarna zabala da. Zaran zarama gara, makalak ta bakarrak. Zaharrak, damak ta amamak, altxa danak! Amantal bat gara, Saharan ta Sakanan. Armak: basaranak; Baztan makala da ba!
Lazkao txiki aipatu duzu ta bertsolari jarri naiz. Podemos, Ganemos edota Salvar a los krustazeos. Maite dut ilusioa, baina ez dut sinesten aldaketan. Eliz jaunak ondo hitz egiten du; mototsa Panten Pro Vkin igurtzita du; baina sisteman sartzean, sistemaren barnean egongo da; eta sistemak lotu egiten zaitu (are gehiago Mordorren); eta iraultzak ez dira egiten lotuta. Iraultzak manifestazio batetik harago doaz; eta hori argi sentitu dugu aurten Bilbon koloretako espageti erradiaktiboak astindu genituenok. Iraultzak eguneroko ametsa eskatzen du; eguneroko lana. Argazki jendetsuak errazak dira orain selfien makilekin, baina makilari buelta eman, eta aurrera jarraitzeko makulu gisa erabiltzea hobe litzateke, politikaren maldetan gora. Baina ez duGU gogorik. Krisi zikin honen barruan ere, ondoegi bizi gara gehienok.
PD1: Ea nere hitzak irensten ditudan. La ostia litzateke.
PD2: Arama da Habana, salda, jana ta lana 😉
PD3: Ez gaude danok!