Xabin Fernandez Zubeldia (Legorreta, 1985) ETB1eko Euskal Herria Zuzenean saioko kazetaria da. Legorretarrak kameraren atzean urte batzuk egin baditu ere, «pantaila aurrera iritsi berria naizela esan dezaket».
Telebistaz gain beste komunikabiderik probatu al duzu?
Egia esan, handik eta hemendik dastatzeko aukera izan dut eta asko ikasi dut bakoitzetik. Hori luxu bat izan da.
Nori egingo zenioke gustora elkarrizketa bat?
Agian harrituko bazarete ere, aspalditik ditut lau elkarrizketa buruan bueltaka. Nire bi aitonei eta bi amonei. Eta egitea espero dut.
Orain arte egin duzun erreportajerik bereziena?
Gauza berezi asko ikusi dut. Baina, batekin gelditzekotan, «pelota» egingo dut: Goierriko Hitzaren 10. urteurrenarekin geldituko naiz.
Goierri eskualde emankorra al da albisteei dagokienean?
Dudarik gabe. Eskualde bizi batek beti du zerbait kontatzeko.
Zaletasun bat.
Bat? Pazientzia gutxikoa naiz eta aldatzea gustatzen zait.
Twitter edo facebook?
Twitter, facebook eta Instagram. Momentuaren arabera…
Zeri diozu beldurra?
Tristurari.
Kazetari izango ez bazina…
Kazetari lanetan baino gehiago ibili naiz tabernari lanetan, adibidez. Gelditzen ez naizen bitartean, aurrera!
Oporretarako leku bat.
Hurrengo geltokia, Amsterdam.
Herriko alkate bazina…
Gehienez, kultura zinegotzia izango nintzateke.