Eluska Ibarguren (Ordizia, 1978) 2003tik bizi da Altzagan, «lasaitasunean».
Zein da herri txiki batean bizitzearen abantaila?
Herrian dagoen lasaitasuna eta bizilagunen artean sortzen den laguntasuna.
Eta desabantaila?
Altzagan bizita kotxea beharrezkoa izaten da, batez ere umeak izanda.
Altzagako alkate bazina zer egingo zenuke herrian?
Nahiz eta herri txikia izan beti dago zerbait egin daitekeena herria aurrera eramateko, hemen bizi naizenetik ez dut inongo aldaketarik sumatu eta.
Altzagako gustuko txoko bat?
Eliza aurreko plaza. Udan makina bat buelta eman ditut bere inguruan umeak lokartzeko asmoz artearen itzala aprobetxatuz.
Zaletasun bat?
Mendietatik eta herrietatik ibiltzea. Eta nola ez, udazkenean onddoak aurkitu eta bildu, gero bazkari eder bat egiteko lagunekin eta familikoekin.
Liburu bat.
Ez naiz oso zalea irakurtzen eta irakurri dudan azken liburua Los Hijos de la Tierra izeneko 5 liburu sorta izan dira. Hori bai gustukoa bada liburua bukatu arte ezin dut irakurtzez gelditu.
Musika talde bat.
Ken7, baina Marea ere asko gustatzen zait.
Zeri diozu beldurra?
Bakardadeari.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Aita eta semeak tontakerietan hasten direnean bata bestearekin.
Gustuko plater bat.
Txuleta.