Martxoaren 9tik 15era ospatuko da Seguran XX. Iparra Hegoa astea. Aurten, astearen gai nagusia Biharko Euskal Herria: nora goaz da, eta astelehenetik asteazkenera, hiru mahai inguru izango.
Ildo horretan, Nortasuna gaia landuko dute astelehenean Unai Apaolazak, Ane Ablanegok eta Amets Arzallusek.
Asteartean, lurraldetasunari buruzko ariko dira Gaizka Aranguren, Jakes Bortairu, Mario Zubiaga eta Imanol Esnaola.
Asteazkenean, berriz, Nazioarteko independentzia prozesuei buruz hitz egingo dute Urtzi Urrutikoetxeak eta Karmelo Landak. Mahai inguru guztiak 19:00etan izango dira kultur etxean.
Ostegunetik igandera beste era bateko ekintzak antolatu dituzte. Ostegunean, 19:30ean, bertso eta kantu potea izango da Amets Arzallus eta Unai Iturriaga bertsolariekin eta Kuxkuxtu txarangarekin. Afariko txartelak Elorripen eros daitezke.
Ostiralean, goizean, Zuberoako Eperra Ikastolako eta Segurako haurrak elkarrekin pasako dute eguna. Iluntzea girotzeko, berriz, arkume errea, sagardoa eta kale animazioa izango dira.
Gauerditik aurrera, berriz, bi musika talderen kontzertua izango da: Lapurdiko 4 Gozer eta Zizurkilgo Gugaz.
Larunbata eta igandea
Datorren larunbatean, hilak 14, Goierriko produktuen azoka egingo da goizean. Eguerdian, gazteek bazkaria egingo dute eta iluntzean taloak eta Euskal Herriko ardoen dastaketa izango da. Gauerako, berriz, Iñazki taldearen kontzertua prestatu dute.
Igandean, sukaldaritza lehiaketa, 12:00etan ekitaldi instituzionala, 13:00etan txakolin dastatzea, 14:00etan gereziondoko ekitaldia eta 14:30ean herri bazkaria izango dira.