Koldo Camacho (Beasain, 1979) soldatzaile lana utzi eta barne diseinu lanean ari da azken aldian. Londresen (Erresuma Batua) bizi da duela hiru urtetik.
Soldatzaile izatetik diseinatzaile izatera pasatu zara. Nolatan egin zenuen aldaketa hori?
Lanean nengoela argazki ikastaro bat egiten hasi nintzen, eta hortik aurrera, eskola bertan barne diseinua ikasten jarraitu nuen.
Zer egin duzu orain arte eta zertan ari zara orain?
Donostian ikasi eta gero Madril aldera mugitu nintzen, ikasketak jarraitu eta gero lanean hasteko. Denera sei bat urte igaro nituen. Gero urtebete Frantzian egon nintzen eta eta azkenen Londres aldera egin nuen salto. Eta jada hiru urte eta erdi daramatzat bertan.
Zein estilotako diseinatzailea zara?
Barne eta produktu diseinatzailea naiz. Nire tailerrean fabrikatzen ditut.
Zer diseinatzen duzu?
Momentu honetan produktu diseinatzaile bezala zentratuta nago, baina alde batera utzi gabe barne eta esposizio diseinua. Lanparak, erlojuak, ispiluak, mahaiak… diseinatzen ditut.
Zein material erabiltzen duzu?
Normalean metalarekin lan egiten dut, soldatzaile izan nazielako agian. Baina beti beste material batzukin elkar erlazionatzen dut nere lana, egurra, akrilikoak, marmolak, eta barrekin adibidez.
Zer aurkitzen duzu zure diseinuekin?
Beti saiatzen naiz nire diseinuak jendearengan iriste. Zerbait berezia izatea erosten duen pertsonarentzako, betirako gordeko zenukeen zerbait izatea bilatzen du. Eta era berean, produktu hori edo barne diseinu hori histori bat izan dadila jendearentzako.
Zure lanak non saltzen dituzu?
Internet bidez normalean, www.nowheresoon.es. Urte bete daramat proiektu berri honekin eta momentuz pixkanaka ari naiz mugitzen.
Nazioartean ere erakutsi dituzu zure lanak, Milanen, Londresen… garrantzitsuak izango dira azoka horiek, ezta?
Bai, oso. Milanekoa (Italia) batez ere. Hiri guztian zehar diseinu hitza da garrantzitsuena aste osoan. Milaka pertsona mugitzen dituzte feri hauek. Bietan oso esperientzi ona bizi izan nuen.
Ideiak nondik hartzen dituzu? Erreferentziarik baduzu?
Toki askotatik lor daitezke ideiak. Filmak, musika, liburuak, nonbaiten ikusitako argazki bat, koloreak, hitzak, momentu bat… Erreferentzi aldetik, betidanik, Bauhaus eskolako filosofia gustatu izan zait, Mies Van der Rohe arkitektua,arrazionalismoa.
Zein proiektu duzu esku artean?
Ba momentu honetan proiektu pare batean aari naiz lanen, gandelabrea bat eta mahai bilduma bat.
Etorkizunean non ikusten duzu zure burua?
Nire izenak esaten duen bezala (Nowheresoon), inon ez.