Lazkaoko udaltzaina eta Antzar Korrikalariak taldeko kidea da Iñaki Belamendia (Lazkao, 1972). 15 maratoi ditu eginak.
Festak gainean ditugu, zein duzu buruhausterik handiena?
Prestaketak: barrakak, kaleko postuak, trafiko aldaketak, aparkaleku itxiera… Festetan ordu gehiago lan egiten dugu, baina, iskanbilarik gabe joaten badira, guk pozik.
Jaietan gozatzen al duzu?
Gutxi, baina, tarteren bat ateratzen dugu. Añejoaren kalitate kontrola egin beharra daukagu.
Zein maratoi egingo zenuke?
Tokiokoa, kultura berri bat ezagutzeagatik.
Egindakoetan gustukoena?
2012an familiarekin joan ginenen New Yorkera, eta bertan behera geratu zen. 2013an itzuli ginen, korrikalariok bakarrik, eta oso hunkigarria izan zen.
Pelikula bat.
Amelie, umore ederra du.
Liburu bat.
Asterix eta Obelix-en komikiak; umore pixka bat behar dugu.
Musika talde bat.
Sex Pistols-ekin nabil erabat kateatuta.
Abesti bat.
Oraintxe entzuten ari naizena, AC/DCren, You shook me all night long.
Janari bat.
Amak prestatutako arraina saltsan. Maritxu sukaldari ederra dugu.
Edari bat.
Urteko ardoa, lagunartean.
Amets bat.
Polita izango litzateke gaitzik gabeko mundu bat.
Jaso duzun oparirik bereziena.
2012an, arreba New Yorkeko maratoira etorri izana, gaixo egon ondoren.
Goierriko txoko bat.
Intxustiko iturria, kukua entzunez ur trago bat egiteko.
Herriko alkate bazina…
Lanean lau alkate ezagutu ditut, eta beraiena oso lan gogorra iruditzen zait.