Uxua Barandiaran (Beasain, 1982) duela hiru urte inguru hasi zen «serioxeago» korrika. Lasterketetan asko disfrutatzen du, eta aurten, proba dezentetan parte hartu du Zegama-Aizkorri prestatzeko.
Zer esan nahi du Zegama-Aizkorrin parte hartzeak?
Sentimendu pila bat! Ametsetako bat errealitate bihurtzeko modua. Aldi berean, mendiarekiko zaletasuna piztu izanagatik aita zenari, eta mendiaz disfrutatu ahal izateko laguntzen didatelako familiari eskertzeko modu bat. Eta noski, Zegaman bizita, ezin probatu gabe utzi.
Zaletasun bat.
Korrika egiteaz aparte, irakurtzea.
Pelikula bat.
El niño con el pijama de rayas.
Liburu bat.
Kathryn Stockett idazlearen Criadas y señoras.
Musika talde bat.
Fito y los Fitipaldis.
Abesti bat.
Xalbadorren heriotza.
Janari bat.
Mota desberdinetako entsaladak.
Edari bat.
Parrandarako kalimotxoa eta egunerorako ur freskoa.
Oporretarako leku bat.
Autokarabanarekin, familiarekin eta lagunekin, edozein leku.
Amets bat.
Nire aita zenari muxu eta besarkada handi bat ematea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Goierriko Bi Haundiak proba bukatu nuenean senarrak eta umeek oparitutako lore sorta.
Zeri diozu beldurra?
Zoriontsu ez bizitzeari.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Bi semeen ateraldiek.
Goierriko txoko bat.
Lazkaomendi, oroitzapen oso politak etortzen zaizkit gogora.
Zegaman biziko ez bazina?
Beasaingo Salbatore auzoan, nire betiko bizilekuan.