Enrique Guinea Maquibar (1875-1944) Gasteizen sortu zen, baina bere amaren Legazpiko Bikuña jauregiko sustraiek Goierrira erakarri zuten argazki kamera eskuetan. Argazkilari emankorra izan zen eta bere lana hitz bakarrarekin deskribatu ezin bada ere, herriaren taupada jasota utzi zuen. Gasteizko Pilar Arostegi udal agiritegian gordetzen dute Guineak utzitako 15.000 negatibotik gorako funtsa.
Brinkolako Igeralde auzunea, Legazpi Azpikoetxeko uharkatik ikusia, ezpata dantza, Urbiako Arbelarreko estola, nekazari familia garotan, Mirandaolako baserria eta laiarekin lanean ari den sendiaren argazkiak egin zituen, besteak beste, XX. mendearen hasieran.