Fernando Oliveira (Angola, 1968) margolaria da lanbidez, eta pintura artistikoa du zaletasun nagusi. Baratzea ere gustuko du, eta hilaren 12an Legorretan ospatuko den Baratze Festaren antolatzaileetako bat da.
Zer duzu landatuta baratzean?
Pipermina, berenjena, kalabazina, kalabaza, artoa, Tolosako babarruna, Brusela aza, piperrak, erremolatxa, porrua, aza, azalorea, pepinoa, letxuga, perrexila eta 8 barietate tomate.
Baratzetik, gehien gustatzen zaizun lana?
Uzta jasotzea.
Gutxien gustatzen zaizuna?
Lurra prestatzea.
Baratzeko produkturik gustukoena?
Tomatea, babarruna, pipermina…
Zaletasun bat?
Pintura artistikoa.
Liburu bat.
Ez dut aspaldi irakurri, denbora faltagatik.
Pelikula bat.
‘8 apellidos vascos’
Musika talde bat.
Pretenders.
Janari bat.
Ondo prestatuta dagoen edozein.
Edari bat.
Ardo ondua edo urtekoa.
Amets bat.
Mundu justuagoa eta hobea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Asko daude, onak izan direlako eta txarrak izan direlako.
Jaso duzun oparirik bereziena?
Nere bi txikitxoak.
Gorroto duzuna.
Jendearen faltsukeria.
Goierriko txoko bat.
Legorreta.
Herriko alkate bazina?
Bulegotik irten eta buelta bat emango nuke herritik.
Legorretan biziko ez bazina?
Nous, Lisboa edo Angola.