Ibon Zarrabeitia (Ordizia, 1977) Ordizian bizi izan zen 11 urte bete zituen arte eta ondoren familia Alegira joan zen bizitzera. 2005ean Altzagara ezkondu zen. Artea elkarteko bazkidea da eta herriko egitasmoetan parte hartzen du. Indar enpresan lan egiten du.
Zaletasun bat?
Garai batean kirol asko egiten nuen, baina azkenaldian gutxiago: bizikleta eta frontoia gustatzen zaizkit batez ere. Argazkigintza eta bideoa ere gustuko ditut.
Txirrindulari bat?
Azkenaldian ez dut txirirrindularitza asko jarraitzen. Mikel Landa esango dut, gazteei bultza egiteko.
Pilotari bat.
Iñaki Artola esango dut, Alegiri ere elkarrizketan tokia egiteko.
Liburu bat.
La meta. Lanarekin lotutakoak irakurtzen ditut, batez ere. Helburuak, gaitasunak, mugak eta lehentasunak aztertzen dituzte eta lan arloan ez ezik, bizitzan ere erabilgarriak dira.
Musika talde bat.
Euskadi Gaztea entzuten dut batez ere. Bestelakoan, unearen arabera.
Pelikula bat.
Braveheart.
Janari bat.
Onddoak labean.
Edari bat.
Coca Cola.
Jaso duzun oparirik bereziena?
Semeen jaiotza bizitzea eta osasuntsu daudela ikustea.
Altzagako txoko bat.
Artea elkartea eta Bostaizeta bidegurutzeko inguruak.
Herriko alkate bazina?
Kanpotik esatea erraza da. Lan egin behar da! Hori dela eta, egindakoa errespetatu eta, ahal den neurrian, laguntzen saiatu behar da.