Jose Luis Arana Lekuona (Ordizia, 1964) Amonane tabernako nagusia da, bere anaiarekin batera. Taberna hau 1982an ireki zuten eta ordutik denetik ikusi dute.
Zer moduz joan dira Euskal Jaiak?
Ondo.
Zertan aldatu da festa hau tabernarientzat?
Lehen jendeak asteazkena luzatzen zuen eta azkenaldian astearte gauak indar handia hartu du.
Asko aldatu al dira gustuak azken 33 urte hauetan?
Bai. Lehen xanpain asko edaten zen eta egun garagardoa eta gin-tonica dira nagusi. Gin-kasa ia desagertu egin da.
Eta tabernarien lana?
Musika kontua da gehien aldatu dena. Lehen etengabe diskoak aldatzen ibili behar izaten genuen eta egun programatu egiten dugu.
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Ordiziako gazte mailako futbol taldeko bigarren entrenatzailea naiz eta korrika egitea ere gustatzen zait.
Liburu bat.
Ez dut asko irakurtzen.
Musika talde bat.
Paul Simon esango dut, baina ez naiz oso musika zalea.
Pelikula bat.
La ciudad de la alegría.
Janari bat.
Arkumea.
Edari bat.
Garagardoa.
Oporretarako leku bat.
Asturias.
Goierriko txoko bat.
Korrika egitera Oiangura eta Lazkaomendira joaten naiz.
Herriko alkate bazina?
Ordizia ondo ikusten dut.
Ordizian biziko ez bazina…
Hemen baino hobe, inon ere ez!