Ilde Iztueta (Ordizia, 1972) Gaintzako aguazila da. Herria eta herribideak txukun mantentzeaz, udaletxea eta haurtzaindegia garbitzeaz, lorezaintza lanez… arduratzen da. Joan zen astean San Migel festak ospatu zituzten eta berak egin zituen tabernari lanak.
Zer du Gaintzak ona?
Herri erabat euskalduna da eta denok elkar ezagutzen dugu.
Eta zer txarra?
Berbera: denok elkar ezagutzen dugula.
Zure zaletasunak?
Mendira joatea, perretxikoak biltzea eta lagunekin otorduak egitea.
Mendi bat.
Ñañarri. Lehen sarritan joaten nintzen. Orain, urtean behin joaten banaiz, ondo.
Nora joaten zara perretxiko bila?
Mendira. Herrialde askotara.
Gustuko perretxikoa.
Gibelurdina.
Liburu bat.
Bertsolaritzari buruzkoak.
Musika talde bat.
Barricada.
Abesti bat.
Barricadaren No hay tregua.
Pelikula bat.
Western-ak.
Janari bat.
Txuleta.
Edari bat.
Errioxako ardoa.
Oporretarako leku bat.
Nafarroako edozein herri.
Jaso duzun opari bereziena.
Semearen jaiotza.
Goierriko txoko bat.
Zaldibiako Olakosai.
Amets bat?
Herria libre ikustea.
Ordizian biziko ez bazina…
Zaldibiako baserrian.
Gaintzako alkate bazina…
Udal langileok ezin dugu alkate izan. Bestela, gauza asko!