Jon Plazaola
Opor osteko depresioa. XXI.mendeko gaixotasun kutsakorrenetakoa hizpide hartuta nator, ene Fabio Felicio estimatu zaren hori.
Opor-osteko depresioa deitzen diote eta patologien zerrendan sartu baino patetikologien zerrendan sartuko nuke, eta hitz jokoak egiten hasi naizenez, opor-osteko baino opor-ostiko galanta emango nioke hirugarren begiaren erdi-erdian horrelako zerbait duela esaten didan lehenengo pertsonari. To, injekzioa, pasako zaik!
Oporrak sari eta eskubide dira. Sari, urtean zehar berau irabazteko zeozer egin delako eta eskubide. urtean zehar egindako esfortzu fisiko, mental zein bien arteko konbinazioak deskantsua exijitzen duelako. Baina bada esfortzu hori gustura egingo lukeenik eta aukera ez duenik, tamalez, lanik ez duelako. Eta bada, urte osoan lanean jardun arren, ez sari ez eskubide, bietako ezer ikusten ez duenik. Esan horiei opor-osteko depresioa duzula potrorik-obariorik baduzu.
Behar bada ez duzu zure oporraldia behar bezela aprobetxatu, gehiago merezi duzula uste duzulako, ondo pasatzen ez dakizulako, edozertaz kexatzea gustatzen zaizulako edo ez zarelako enteratu ere egin nora hostia joan zaren okupatuegia zeundelako zeure buruari makil ridikulo eta mugikorraren laguntzaz argazkiak atera eta sare sozialen bidez besteei zeinen ongi pasatzen ari zaren agertarazten.
Sintoma hauek agertzen dituen baten aurrean aurkitzen bazarete badakizue zein den prozedimentua eta errezeta zuek luza diezaiokezue. Opor-ostiko galantak merezi ditu batek baino gehiagok.
Alex Areizaga
Egunak on dagizula Luciano Iturrino maite eta alai horri. Utziek lekutxo bat, nik ere egurra eman nahi zioatela alfer horri, bere selfi-makila-miragarriarekin argazkiak egiten zizkioaun bitartean. Hondartzak nekatu egiten du. To! Deskantsuaren paradigma ironikoa. Psikolojikoki nekatuta bizi gara.
Badira urte batzuk gure ingurura begiratu, eta hori ikusten dudana. Baita ispilura begiratutakoan ere. Psikologikoki nekatuta bizi gara. Gora bihotzak la ostia! Egun bakoitzak aukera berri bat eskaintzen digu mundu zikin hau aldatzeko. Eta ez da behar aldaketa handirik: Kantzontziloz-kuleroz aldatzea nahikoa da eguna desberdina izateko. Eta egin irrifarre, arrazoiak baditugula. Ingurura begiratzearekin nahikoa dugu hori ikusteko.
Lan asko dugu oraindik egiteko, baina nik behintzat, ez diot inori itxaron behar; aurrera la ostia! Eta Urretxun entzungo dugun moduan: Gu ez gara lurralde bat, gu ez gara estatu bat, gu ez gara kontinente bat, gu ez gara planeta bat. GU UNIBERTSOA GARA!!!
PD: Maite Zaituztegu!