Alex Areizaga
Arrastion Crisostomo Bienzobas maite eta extrañatua; Zingirako arratoi ximela. Lokatzetako zizare koloregabea. Eskuin baten ezkerra. Azaostoa. Brown Indioilarraren gandor zahartua. Txoixoa. Txoixo pikantea. Txoixo dultzea. Lerdoa. Arlotea. Ikasi zak erderaz. Konpost poltsaren tantakari likatia. Zapatila azpiko gauza berde eta jugosoa. Baina, ona haiz. Eta ez naiz txisteez ari. Lagun, pisukide, eta irainaren bestaldeko irrifarre. Plazer bat izan da ekaitzaren zure alde berean egotea. Bizitza bat irabazteko Brown, txoriak RIPen abestiak kantatzera iritsi arte. Ta elkartu bitartean, emaiek egurra. Ederra izan da, tabernako argiak piztu artean, baina egunsentia itzela zetorrek, eta Ebroren alde honetatik begira izango nauk, hire autobusaren zain, hi iraintzeko gogo biziz. Zaindu hadi, puta hori.
Abestu ezak, abestu indar biziz, jendea txaloka ari da, eta hiltzen ari zaren arren, ez dute zure mina ezagutzen. Eta tango gaizto bat abestu zuen, jendeari bere mina itsatsiz. Eta munduaren suntsiketa oparitu zien. Polako Goienetxe alua.
PD: Irainak ulertzeko bakik, aldatu hitz politengatik 😉
PD1: Bueltarako, gogoratu, Ebron pirañ(e)ak botako ditugula.
PD2: Maite zaituztegu, gehiegitan esan ez arren.
PD3: eta… Ostia!
Jon Plazaola
Ez zaituztet geldiaraziko nire etxeko alfonbrak lapurtzen badizkidazue, ez dit axola nire aurrezki guztiak lapurtzen badizkidazue, ezta nire twitter, facebook, instagram edo tinderreko kontuak hackeatu eta biluzik agertzen naizeneko argazki muntaiak prentsa arrosari saltzen, edo okerrago, oparitzen badizkiozue ere. Nire txandalarekin igande goizean mendi buelta egin eta izerdi egin ondoren berriz tolestu eta armairuan sartzen badidazue ez naiz haserretuko, ezta nire katua nire kanarioa jatera behartzen baduzue ere, izan ausartak eta bota reflexa bildurrik gabe nire kaltzontzilotan eta grabatu gero zuen smartphonearekin nire koittau aurpegia haiek jartzerakoan; erre nazazue plazan sorgina bainitzan, jarri loctite nire sarrailan, kenduidazue mehatxuka bokadiloa jolasorduan edota moztu zuztarra nire txapelari.
Baina argi ibili, ez ezazuela hankarik sartu, egiten duzuena egiten duzuela, ez niri Talex kendu. Ez, Talex ez.