Itziar Barrutiak (Beasain, 1981) Arte Ederrak eta Barnealdeen Diseinua ikasi zuen. Ostalaritzan lan egin du, batik bat. Lehenengo Itsasoko ostatuan, bere amarekin, eta orain Mutiloakoan, ahizparekin. Duela hiru urte hartu zuten ostatua, berak eta Nerea ahizpak. «Oso gustura gaude. Herriko jendeak oso ondo hartu gaitu», dio.
Zein zaletasun dituzu?
Musika jotzea, zinea eta argazkigintza. Harpa jotzen ikasi nuen eta orain biolinarekin hasi naiz.
Biolina jotzea dioten bezain zaila al da?
Dioten bezain zaila da, bai.
Argazkiak ateratzeko Mutiloako txoko egoki bat?
Bernaola eta meatze bideak.
Mutiloako ostatuko bezeroen plater kuttuna?
Zapoa artoaren testurarekin.
Liburu bat.
Los renglones torcidos de Dios.
Pelikula bat.
Amama asko gustatu zait.
Musika talde bat.
Beirut.
Abesti bat.
Beiruten Vagabond.
Janari bat.
Pasta.
Edari bat.
Garagardoa.
Oporretarako leku bat.
Costa Rica.
Goierriko txoko bat.
Kizkitza.
Amets bat?
Sorkuntzari denbora gehiago eman ahal izatea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Biolina.
Gorroto duzuna.
Faltsukeria.
Mutiloako alkatea bazina…
Oso zaila da Iñakik baino hobeto egitea.
Beasainen biziko ez bazina…
Mutiloan: oso pozik, gainera.