Juan Luis Elgarresta (Urretxu, 1964) Lurra dantza taldeko kidea da. Urtero bezala, bihar inauterietako baserri erronda egingo du taldekideekin batera. Aurten Lizartzako inauteriari egingo diote gorazarre, bertako dantzak Urretxuko baserrietara gerturatuz.
Noiz hasi zinen Lurran dantzan?
14 bat urte nituela hasi nintzen. Fandangoa eta arin-arina ikasteko asmoz eman nuen izena… eta gaur arte.
Zeintzuk dira zure dantza kuttunak?
Denak. Bakoitzak berea dauka.
Nola bizi duzu Urretxuko inauteria?
Esperientzia polita eta aberasgarria da. Garai batean koplak kantatzen ziren baserriz baserri, guk orain dantzak bakarrik eramaten ditugu.
Zein zaletasun dituzu?
Dantza egitea eta ikertzea.
Liburu bat.
Stephen King-en edozein.
Musika talde bat.
Oskorri.
Abesti bat.
Salbadorren heriotzean.
Janari bat.
Angulak.
Edari bat.
Gin Tonic-a.
Goierriko txoko bat.
Santa Barbara.
Amets bat.
Euskal presoak etxera ekartzea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire alabek egin zidaten lehenengoa.
Gorroto duzuna.
Gezurra eta faltsukeria.
Urretxun biziko ez bazina.
Edonon, Zumarragan izan ezik.