Zaldibiako ospakizunetan ohikoa da Arantxa Etxeberria (Zaldibia, 1961) soinua joaz ikustea: «Saioa ondo prestatzea ardura da niretzat, eta ondoren etortzen da gozamena». Hamar urte zituela Ez Dok Hamairuren jaialdi bat entzundakoan erabaki zuen musikaria izan nahi zuela. Gaur egun Ormaiztegiko Txindata musika eskolako irakaslea da.
Zaletasun bat.
Mendia, mendian galtzea.
Pelikula bat.
Amama.
Liburu bat.
Tarteka eleberri historikoren bat irakurtzen dut, azkena El tiempo entre costuras.
Musika talde bat.
Aitor Furundarenak, Garikoitz Mendizabalek eta Iñaki Telleriak Tere Irastortzaren Eta orain badakit liburua musika bihurtu duten CD-a dabilkit biraka.
Abesti bat.
Ixil-ixilik dago, polit bezain xumea.
Janari bat.
Babarrunak odolki, mondeju eta ardikiarekin.
Edari bat.
Alkoholik gabeko garagardoa.
Oporretarako leku bat.
Ezagutzen ez dudan edozein bazter.
Amets bat.
Abestuz erantzungo dizut: Euskal Herrian euskaraz nahi dugu hitz eta jolas, lan eta bizi euskaraz… Euskaldunon menpe dagoen Euskal Herri batean.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Lardizabal eskolako haurrek Tere Irastortzari eta bioi egindako omenaldi hunkigarria.
Zeri diozu beldurra?
Bizipoza galtzeari.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Duela gutxi aita hil zait, baina jasotako besarkadaz eta animoaz gogoratzeak irribarrea sortarazten dit. Mila esker denoi.
Goierriko txoko bat.
Aralarko edozein txoko.