«Aurten Korrikako lekukoa eraman dut eta ez dut inoiz ahaztuko»
Nerea Gabirondok (Urretxu, 1990) irakasle ikasketak egin zituen, gorputz hezkuntzako aipamenarekin. Tabernetan, udalekuetan eta eskola kirolean lan egin du. Baita ikastetxeetan ere, noski. Egun, Gasteizko Aranbizkarra ikastetxean lan egiten du. Kirolari sutsua da. Pilotan jokatu zuen 14 urte bete zituen arte, eta ondoren futbolean aritu zen. Urolan, Eibarren eta Realean jokatu zuen. Gaur egun, mendian ibiltzea, bizikletan ibiltzea eta mendiko eskia egitea gustatzen zaio. Zintzo Mintzo euskaltzale elkarteko kidea eta Beitia martxa antolatzen duen taldeko kidea da. Aurtengo martxa maiatzaren 31n izango da.
Mendi bat.
Ingurukoak: Irimo eta Izazpi. Horiek dira astean zehar joaten naizen mendiak.
Pelikula edo telesail bat.
New Amsterdam.
Liburu bat.
Ane Odriozola idazle legazpiarraren Gibola trilogia. Aurkezpenen batera joan naiz.
Musika talde edo abeslari bat.
Gozategi.
Abesti bat.
Welcome to beach.
Oporretarako leku bat.
Naturagunea duen edozein.
Zer gosaltzen duzu?
Ogi txigortua ahuakatearekin eta indioilarrarekin, eta jogurt bat.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Aurten Korrikako lekukoa eramatea oso berezia izan da, eta egun hori ez dut inoiz ahaztuko.
Jaso duzun opari bereziena.
Korrikaren hurrengo egunean oparitu zidaten argazkia.
Amets bat.
Euskal Herri euskaldunago bat ikustea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Mendi buelta osteko txorizo egosi pintxoa.
Goierriko txoko bat.
Gure borda. Pandemia hantxe pasa nuen.
Zumarragan biziko ez bazina…
Urretxun. Eta Urretxun biziko ez banintz, Zumarragan. ■

