Urteak korrika egin ondoren, zerbait berria probatu nahian, hasi zen triatloi munduan Xabier Morillo (Zegama, 1979). Bizikleta beti gustuko izan du, baina, igeriketa «ikasi egin behar izan nuen». Indartsu ari da, «iaz Ironman distantziako triatloia egin nuen, eta aurten ere badut bat egiteko gogoa Vichyn (Frantzia)».
Igeriketa, bizikleta ala korrika?
Gustukoena eta okerren egiten dudana bizikleta da.
Egin duzun triatloirik onena?
Zarauzkoa bizitzan behin egin beharrekoa da.
Eta gustura egingo zenukeena?
Amets bete ezina Kona (Hawaii) da, eta gustura egingo nukeena IM Roth (Alemania).
Zaletasun bat.
Kotxeak.
Pelikula bat.
En busca de la felicidad.
Musika talde bat.
Egia esan, denetik entzuten dut.
Abesti bat.
Linkin Park taldearen Numb.
Janari bat.
Honekin arazo bat daukat, dena! Pasta esango dut.
Edari bat.
Ondutako ardoa edo Kuba43 terraza batean. A zer kirolaria!
Oporretarako leku bat.
Sevilla.
Amets bat.
Bat bakarrik? Bufff, loteria!
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire bi alabak dira bizitzako oparirik hoberena.
Zeri diozu beldurra?
Sugeei.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Edozein ume txiki bere kasara jolasean ikustea.
Goierriko txoko bat.
Zegama dudarik gabe!
Herriko alkate bazina…
Kar, kar, kar… Zegamara iristeko falta den kilometro bateko bidegorri zatia bukatuko nuke.
Zegaman biziko ez bazina?
Asko pentsatu gabe, Zarautzen.