Leire Barandiaran (Beasain, 1978) Beasaingo eta Goierriko Gure Esku Dago taldeetako kidea da. Prozesua «erabat aberasgarria» izan dela dio, eta asko ikasi duela bertatik. Galdeketa herritarrok «nahi dugun etorkizuna erabakitzeko daukagun tresna demokratikoa da. Demokrazian sakontzeaz gain, herritarrak ahaldundu egingo gara eta bizikidetza landuko dugu», esan du. Gainera, seguru dago galdeketa honetatik goierritarrak irabazten aterako direla.
Zein zaletasun dituzu?
Eskulanak egitea oso gustuko dut.
Liburu bat.
Asko irakurri ditut, zaila da bat aukeratzea.
Musika talde bat.
Hertzainak.
Abesti bat.
Izarren hautsa.
Janari bat.
Aitak ekarritako udaberriko zizak tortillan.
Edari bat.
Sagardoa edo garagardoa.
Goierriko txoko bat.
Ataun, txikitako oroitzapen asko ditut bertan.
Oporretarako leku bat.
Oraindik txoko asko ditut ikusteko.
Amets bat.
Euskal Herri aske bat.
Zeri diozu beldurra?
Heriotzari.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Besteen irribarreak.
Gorroto duzuna.
Harrokeria.
Beasaingo alkate bazina?
Herritarren artean ibiliko nintzateke. Herriak zer nahi eta behar duen entzutea oinarrizkoa dela uste dut.