Ordiziako danborrada noiz hasi zen galdezka hasiz gero, ez dago datu oso argirik. 1913. urtea jotzen dute hasierako bezala, beraz badira 100 urte baino gehiago Ordizian danborrada egiten hasi zirela. 1913ko Santiago egunean, Santa Anaren irudi berriarekin prozesio bat egin omen zuten eta bertan estreinatu zituzten trajeak. Ez-ohiko ikuskizun hori aipatzen da danborradaren balizko lehen erreferentzia moduan.
Halere, gaur egungo danborradara iristeko lehen urratsak 1917-1918 urteetan eman ziren Joaquin Pascual Etxeberriari esker. Bere burua erabat ordiziarra sentitzen zuen donostiarra zen eta bera izan zen urteetan zehar Ordiziako danborradaren muin eta bihotza.