Legazpiko La Salle Eskubaloi elkartea motorrak berotzen hasi da, datorren urtean ospatuko dituen urrezko ezteiei begira. Hala, ia 50 urteotako ibilbidean protagonista izandako hainbat talderen argazkiekin osatutako erakusketa jarri dute ikusgai Katilu tabernan.
Argazki horietako bat 1968-69 denboraldikoa da, Plasticos Mel desagertutako enpresak babesten zuen La Salle mutilen taldearena. Legazpiko lehenetariko eskubaloi talde federatua izan zen. Zutik, ezkerretik eskubira, Migel Mateos fraidea, Emilio Camara, Jose Mari Maiz, Jose Angel Rodriguez, Juan Luis Murua, Jose Mari Alonso, Javi Gutierrez eta Cesar Perez ageri dira;?makurtuta, Jose Ignacio Rodriguez, Enrique Pinillos, Ernesto Gamiz, Castaño eta Pello Aranburu daude.
Eskubaloia aurretik jokatzen bazen ere, Buen Pastor ikastetxeko lasalletar fraideek bultzatu zuten Legazpin. Hortik dator elkartearen izena: La Salle. Bikuña kiroldegia 1982an ireki zen arte, partidak eskolako patioan eta plazan jokatzen ziren.