Kirolari amorratua da Aralarko Parke Naturaleko teknikari Gotzon Ansoleaga (Getxo, Bizkaia, 1970). Iraupen luzeko lasterketak egiten ditu batik bat; ironmanak, mendiko eskia, ultra trail lasterketak… «Entrenatzeko beti korrika ibiltzea monotonoa egiten da eta horregatik hasi nintzen triatloietan». Mendiko hainbat iraupen luzeko lasterketetan lehiatua da eta urtero 2 edo 3 triatloi eta ironman bat egiten ditu. «Proba hauek kirola egiteko motibazioa dira, eta familiarekin joanda, leku desberdinak ezagutzeko pizgarri ere bai».
Bateragarriak al dira ironmana eta ultra trailak?
Ez dut uste bateragarriak direnik, baina mendiko ultrak ez ditut utzi nahi.
Zaletasun bat.
Kirola egitea, errugbia ikustea eta musika klasikoa entzutea.
Pelikula bat.
Dances with wolves.
Liburu bat.
John Le Carre-ren El jardinero fiel.
Abeslari bat.
Benito Lertxundi.
Abesti bat.
Aralarren egingo dutenarekin, Mana taldearen Cuando los angeles lloran datorkit burura.
Janari bat.
Indabak.
Edari bat.
Sagardoa.
Oporretarako leku bat.
Dolomitak.
Amets bat.
Euskal Herri independentea.
Goierriko txoko bat.
Aizpuruko haitza, Mutiloan.
Herriko alkate bazina…
Frontoi aurreko lekua oinezkoentzako soilik jarri, Liernira doan oinezkoen bidea egokitu eta Segurainoko bidegorria bultzatuko nuke.
Mutiloan biziko ez bazina
Mutiloaren tamainako inguruko beste herri txikiren batean.