Gorka Zufiaurrek (Urretxu, 1978) 14 urterekin egin zuen bere lehenengo film laburra, Atzetik, antzezlanak, film labur gehiago eta Espainia mailako film bat ere etorri dira. Fuego da, hain zuzen, orain arte egin duen lanik garrantzitsuena, «aktore protagonistetako bat nintzen», dio. Jose Coronadorekin batera grabatu zuen.
Nolatan hasi zinen aktore lanetan?
14 urte nituela Atzegitik deitu zidaten, Aitor Mantxola legazpiarraren film labur batean parte hartzeko. Asko gustatu zitzaidan esperientzia.
Antzezteaz gain, zein beste zaletasun dituzu?
Igeriketa. Legazpiko Igeriketa taldeko kidea naiz.
Liburu bat.
Stephen King asko gustatzen zait.
Musika talde bat.
Ken7.
Abesti bat.
Il Divoren edozein.
Janari bat.
Pasta.
Edari bat.
Garagardoa.
Oporretarako leku bat.
Malgrat del Mar. Iaz izan nintzen han oporretan.
Goierriko txoko bat.
Santa Barbara.
Amets bat.
Beste film luze bat grabatzea.
Jaso duzun oparirik bereziena?
Nire ilobarekin ateratako argazki bat.
Gorroto duzuna.
Diskriminazioa.
Urretxuko alkate bazina?
Kulturan inbertituko nuke.
Urretxun biziko ez bazina.
Beste inon ez.