Bederatzi urte egingo ditu datorren maiatzean Haritz Urretabizkaiak (Arama, 1978) Aramako ostatuan, bere bazkidearekin batera. Aurretik ostalaritzaz ez zekiela ezer aitortu du. Lorezaina izan da urtetan, baina lana jaitsi eta lanbidez aldatu behar izan zuen. Taberna giroa gogoko duela dio, batez ere, jendearekin duen hartu-emana. Barraz bestalde jendea beste modu batera ezagutzeko aukera dagoela dio, batzuetan onerako, eta bestetan ez horrenbeste.
Zein zaletasun dituzu?
Mendiarekin lotutakoak asko: irteerak, perretxikoak bildu…
Liburu bat.
Zipriztin. Nire seme alabei irakurri diet orain gutxi.
Musika talde bat.
Itoitz.
Abesti bat.
Hegal egiten.
Janari bat.
Ostatuan eskaintzen ditugun berduraz beteriko brikak.
Edari bat.
Garagardoa.
Goierriko txoko bat.
Arama.
Oporretarako leku bat.
Itsasoa duen edozein.
Amets bat.
Lasai bizi ahal izatea.
Jaso duzuen oparirik bereziena.
Seme alabak.
Zeri diozu beldurra?
Jendearen faltsukeriari.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Une egoki bateko elkarrizketak.
Gorroto duzuna.
Gauzak pentsatu bezala ez ateratzea.
Aramako alkate bazina?
Ez nuke ezer aldatuko.
Araman biziko ez bazina?
Arama bezalako herri batean.