Umore oneko gizona da Iñigo Garmendia iturgina (Gaintza, 1977). Batez ere eraikuntza berrietan lan egiten du gasa, iturgintza eta berogailu instalazioak jartzen. «Baina, konponketak eta desataskuak ere egiten ditugu. Ondo ari gara lanean eta ezin gara kexatu». Ordizian bizi arren jaioterriarekin duen lotura ez du eten Garmendiak, Gaintzako zinegotzia baita. «Gaintzan natura gehiago dago, baina Ordizia basatiagoa da», dio umoretsu.
Ze zaletasun dituzu?
Ehiza, bizikletan ibiltzea, semearekin pilotan jolastea…
Pelikula bat.
Resacón en las Vegas.
Liburu bat.
Teo. (Barrez).
Musika talde bat.
Huntza.
Abesti bat.
Aldapan gora.
Janari bat.
Orburuak foiearekin.
Edari bat.
Garagardoa, Export Ambar.
Oporretarako leku bat.
Sanguli Resort, Salou (Herrialde Katalanak).
Amets bat.
Loteria tokatzea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Semearen jaiotza.
Zeri diozu beldurra?
Bakarrik gelditzeari.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Jende alaiak.
Goierriko txoko bat.
Aldasoro taberna, Ordizian.
Herriko alkate bazina…
Nik ez dut balio horretarako.
Gaintzan biziko ez bazina…
Dena izango zen ezberdina.