Beasaingo Udalak bere webgunea goitik behera berritu du, itxura berria emanez. «Egungo teknologia berriei egokituta, argiagoa, erabilterrazagoa eta herritarrei eskaini beharreko oinarrizko zerbitzuak emateko prest» dagoela azaldu dute. Herritarrei begira ez ezik, bisitarientzako informazioa ere jarri dute, dena «erraz, zuzen eta argi» ikusteko moduan.
Eguneroko informazioak ere toki berezia izango du, eta herritarren iritziak jasotzeko atala ere izango da. Zenbait atal osatzen joango dira oraindik, eta uda ondoren erabat bukatuta izatea espero dute.