Dani de la Iglesiak (Zumarraga, 1980) 15 urte daramatza Zelai Arizti aretoan lanean. Zineko atezaina da, sarrerak kontrolatzeaz, aretoa txukun mantentzeaz eta filmak jartzeaz arduratzen da. Zinemarekiko afizioa oso gaztetatik datorkiola dio, Jurassic Park ikusi zuenetik. Irudia eta Soinua ikasi zuen, eta ekoizpenari buruzko goi mailako ziklo bat ere bai beranduago. Urola Telebistarekin kolaboratzaile lanetan ere aritzen da, «Santa Isabel jaietan eta Santa Lutzitan grabazioak egiten ditut», dio.
Zein zaletasun dituzu?
Telesailak ikustea, bideojokoak, liburuak, playmobilak.
Liburu bat.
Los Pilares de la Tierra.
Musika talde bat.
Dire Straits.
Abesti bat.
Sultan of swing.
Film bat.
Que bello es vivir.
Janari bat.
Patata tortilla.
Edari bat.
Coca-cola.
Oporretarako leku bat.
New York.
Amets bat.
Filmak ikusten jarraitzea, onak eta txarrak.
Goierriko txoko bat.
Antio.
Zeri diozu beldurra?
Ez ditut batere atsegin armiarmak eta horrelakoak.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Zinemara etortzen diren haurrek.
Gorroto duzuna.
Edukazio txarra.
Herriko alkate bazina…
Ez dut inoiz horretan pentsatu.
Zumarragan biziko ez bazina?
Ordizian bizi naiz orain, eta gustura nago bertan. Hiri handiak ez ditut gogoko.