PuntuEUS fundazioak antolatuta, eta Interneten Nazioarteko Egunarekin bat eginez, II.?Euskarazko?Interneten?Eguna egingo dute maiatzaren 17an, Azpeitian. Iaz egin zuten ekitaldi horren aurreneko edizioa,?Iruñean. Komunitatea eta euskararen egoera aztertu eta aurrera begirako erronkak zehaztu zituzten bertan.
Aurtengo topaketaren helburu nagusia «euskarazko Interneten sustapenean eragitea» izango dela azaldu dute antolatzaileek. Helburu hori gauzatu nahian, PuntuEUS fundazioak,?CodeSyntaxek,?Kontseiluak eta Ikastolen?Elkarteak martxan jarri duten proiektu baten berri emango dute egun horretan.
Ekitaldi nagusia,?Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da, 19:00etan. Bertan parte hartu nahi duenak, domeinuak.eus webgunean eman dezake izena.