Olatz Larrea (Beasain, 1972) saltsa guztietako perrexila da. Goieniz zineklub taldeko kidea da. Dioenez, filmak ikustera joaten hasi zen, eta orduan egin zuen zineklub taldeko kideekin harremana. «Gero laguntza eskatu zidaten eta zinema gustuko dudanez baiezkoa eman nien». Ehunmilak proban ere ibili zen laguntzaile lanetan 2-3 urtetan. Orain, lagunak eta familiakoak animatzera eta laguntzera joaten da, «lo gutxi eginda askotan». Ostadar dantza taldean ere badabil, helduekin. «Inauterietan kalean dantza egin genuen eta oso ondo pasa genuen».
Zein zaletasun dituzu?
Zinea, dantza eta lagunekin egotea.
Liburu bat.
Edozein, misteriozkoa bada.
Musika talde bat.
Amaral.
Abesti bat.
Amaralen Perdoname.
Janari bat.
Erreboiloa.
Edari bat.
Xarpoteko gin-tonic-a.
Oporretarako leku bat.
Baiona (Galizia).
Goierriko txoko bat.
Larraitzen Txindoki miresten.
Amets bat.
Pozik eta osasuntsu bizitzea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Bizikleta bat.
Zeri diozu beldurra?
Heriotzari.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Marenen aurpegiak.
Gorroto duzuna
Harrokeria.
Herriko alkate bazina…
Jendearen parte hartzea gehiago sustatuko nuke.
Beasainen biziko ez bazina?
Lagunak ditudan beste edozein lekutan.