Beasainen aparkatzeko TAO sistemaren erabiltzaileek aplikazio berri bat dute doan eta eskura. TAOko makinetan egiten diren eragiketa guztiak mugikorretik bertatik egiteko aukera ematen du, makinaraino joan beharrik izan gabe. Sakelakotik aparkatu behar den denbora kopurua zehaztu behar da, eta ez da kotxean ordainagiririk utzi behar. Aparkatze aldia esandakoa baina motzagoa izan bada, dagokion diru kopurua itzuliko zaio erabiltzaileari. Mugipark izeneko aplikazioa jaitsi behar da, Android eta iOS sistemetan.
beasain.mugipark.com