Gainean diren San Pedro jaietarako prest da Joseba Zabaleta (Mutiloa, 1977). Herriko festetan «igande eguerdiko poteoa» du unerik gustukoena, baina, Mutiloan ekitaldi batek sona hartu badu, hori sagardo dastaketa da. Aurten, 25. urtez, inguruko herrietako jende ugari bilduko da sagardoa dastatzera: «Urte askotan, lan asko egin ondoren, ondo antolatzen dugu dastaketa, eta jendeak oso gustuko hartu du». Festak izan gabe ere, Mutiloa bisitatzeko bi arrazoi eman ditu Zabaletak, «lasaitasuna eta bi jatetxe on».
Ze zaletasun dituzu?
Kirola ikustea.
Pelikula bat.
Emazteak gustuko duena.
Musika talde bat.
Edozein euskal talde.
Abesti bat.
Mariñelaren zai Sorotan Bele.
Janari bat.
Txuleta edo rapea.
Edari bat.
Edozein, bakoitza bere garaian.
Oporretarako leku bat.
Kanariar uharteak.
Amets bat.
Realak Liga irabaztea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Ditugun hiru semeak.
Zeri diozu beldurra?
Gaixotasun larriei.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Gure umeek egindako edozein txikikeriak.
Goierriko txoko bat.
Konpainia onarekin edozein txoko da ona.
Herriko alkate bazina…
Oso gustura nago daukagunarekin.
Mutiloan biziko ez bazina…
Ezingo nintzateke beste inon bizi.