ElkarOla, hizkuntza eta hizketa-teknologien arloan hainbat eragilek garatu duten ikerketa estrategikoa da. Elhuyar etxeak Vicomtech-Ik4 eta Tecnalia zentro teknologikoek, EHUko Aholab eta Ixa ikerketa taldeek parte hartu dute egitasmoan, Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoarekin. Besteak beste, itzulpengintzarako tresnak, informazioaren kudeaketa, hizkuntza- baliabideak eta hizketarako tresnak landu dituzte, bereziki euskararen alorrean, nahiz eta emaitzak beste hizkuntza batzuetarako ere baliagarriak izan daitezkeen.
Proiektuan landutako teknologiek izan ditzaketen aplikazioen erakusle, hiru demo garatu dituzte: bezeroen arreta zerbitzurako elkarrizketa-agente bat, osasun-arloko terminoen bilatzaile bat, eta errealitate areagotuko telelaguntza sistema bat.