Goiturrek eta Tolosalde Garatzenek 2008an hasitako elkarlanak fruituak ematen jarraitzen du. Euskadiko Bihotza goiburupean, Goierri-Tolosaldea turismo gida eta udako agenda bateratua argitaratu dituzte. Euskarazko eta gaztelerazko 10.000 ale banatuko dituzte bi eskualdeetako turismo bulegoetan eta Donostian dagoen San Sebastian Region turismo bulegoan. Frantsesezko eta ingelesezko bertsioak ere argitaratu dituzte.
Batetik, bi eskualdeetako produktu turistikoak bildu dituzte, hiru ataletan banatuta: esperientzia gastronomikoak, naturan oinarritutakoak eta kulturalak. Bestetik, bi eskualdeetan uztailean eta abuztuan izango diren ekitaldiak eta herrietako jaiak bildu dituzte: www.goierriturismo.com eta www.tolosaldea.eus webguneetan lor daiteke informazio zabal eta zehatzagoa.
Kanpaina bateratuarekin, eta bi eskualdeetako eta 46 herrietako baliabideak batuta, bisitari eta turista gehiago erakarri nahi dituzte: «Produktu turistiko guztiak batera garatuz eta sustatuz, orain arte baino turista gehiago zenbatzeko aukera dugula pentsatzen dugu».
Abuztuko agenda
Abuztuan Goierri behean dauden ekintzak eta festak jaso ditu Goiturrek kultur agendan.
Abuztuaren 2, 9, 16, 23 eta 30ean. Ordiziako azoka.
Abuztuaren 3an. Beasain. Igartza Musikaren barruan, Berriketan taldea. 22:00etan Gernika pasealekuan.
Abuztuaren 7an. Ataun. Tourseko San Martin elizako Organo barroko ikusteko bisita. 18:00etan.
Abuztuaren 13tik 17ra. Zeraingo eta Gabiriako festak.
Abuztuaren 20an. Idiazabal. Ondarre gaztandegira bisita, 11:30ean. Erreserbak: 943 80 21 87.
Abuztuaren 21ean. Zegama. Jaten den egurrik ba al dago? tailerra. 12:00etan. Erreserbak: 943 802 187.
Abuztuaren 25ean. Idiazabal. Atxurbi mendiko larreetara bisita, 11:00etan. Erreserbak: 943 18 82 03.
Abuztuaren 23tik 28ra. Zegamako festak.