Gasteizko Txagorritxu Ospitalean lan egiten du Janire Oiarbide erizainak (Ordizia,1994). Bere zaletasun nagusia, berriz, euskal dantzak dira. Bost urte zituela hasi zen dantzan; «Jakintza dantza taldean izan zen. 16 urterekin monitore bezala hasi nintzen. Amets Bide Kultur elkartea sortu genuen eta geroztik dantzan gabiltza, ume zein helduekin eta beste kultur eragileekin elkarlanean».
Euskal dantza bat.
Fandangoa eta arin-arina.
Beste dantza mota bat.
Dantza mota guztietatik zerbait ikastea gustatuko litzaidake.
Pelikula bat.
Origen.
Liburu bat.
Albert Espinosaren El mundo amarillo.
Musikari bat.
Birdy.
Abesti bat.
Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak.
Janari bat.
Amonak prestatzen zizkidan kroketak.
Edari bat.
Garagardoa.
Amets bat.
Munduko leku ezberdinetara erizain bezala laguntzera joatea.
Oporretarako leku bat.
Menorka.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Haurra nintzela izandako bihotzeko ebakuntza ondo joan izana.
Goierriko txoko bat.
Oiangu.
Herriko alkate bazina…
Kultur eragileei indar gehiago emango nieke.
Ordizian biziko ez bazina…
Herria baino, bertan norekin biziko nintzatekeen izango nuke kontutan.