Amaia Reta (Zumarraga, 1971) turismo gidaria da lanbidez. Eskualdeko enpresa batean 18 urtez lan egin ondoren, lanpostua utzi eta turismoarekin zerikusia zuen proiektu bat jarri zuen martxan. «Aldaketa bat behar nuen», dio. Zumarragako turismo bulegoan hasi zen orain bi urte eta 9 hilabetez bertan lan egin eta gero, bere kasa hasi zen turismo gidari gisa. Ekintzaile izatea «gogorra» dela dio, lana denboraldiaren araberakoa izaten baita.
Bisita merezi duten leku asko al daude Goierrin?
Igartubeiti, Burdin Harana, Inaziotar bidea… gure natura eta gastronomia ere interesgarriak dira.
Zein zaletasun dituzu?
Bidaiatzea, irakurtzea…
Liburu bat.
Baztango trilogia.
Musika talde bat.
Itoiz. Nerabezaroa gogorarazten dit.
Abesti bat.
Itsaso gara, Ken Zazpirena.
Janari bat.
Entsalada on bat, eta edozein azken buruko, gozozalea naiz.
Edari bat.
Garagardoa.
Oporretarako leku bat.
Kostaldea.
Goierriko txoko bat.
Antio eta bere ingurua.
Amets bat.
Munduari bira ematea, presarik gabe.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Loreak, espero ez nuen unean.
Zeri diozu beldurra?
Gaixotasunari.
Gorroto duzuna.
Gezurra.
Zumarragako alkate bazina…
Ez dut nire burua horretan ikusten.
Zumarragan biziko ez bazina?
Hiri batean, Donostia, Bilbo…