Jose Mari Narraspe (Ezkio, 1969) udaltzaina da Ezkioko udaletxean. Mantentze lanak egiten ditu batez ere, «baita lorezaintza, obra txikiak edo buzoneoa ere»,. Gustuko lana du, besteak beste, herri txikia izanik bizilagunekin harreman asko izateko aukera ematen diolako. Afizioz, ehiztaria ere bada. Aitarengandik datorkiola zaletasuna dio. Etorkizunari begira zaila ikusten du jarraipena, «gero eta ehiztari gazte gutxiago dago».
Zein zaletasun dituzu, ehizaz gain?
Mendia.
Liburu bat.
Naturari buruzko edozein.
Musika talde bat.
Ken Zazpi.
Abesti bat.
Ilargia, adibidez.
Janari bat.
Baserriko oilaskoa.
Edari bat.
Ardoa.
Oporretarako leku bat.
Mendia duen edozein leku.
Goierriko txoko bat.
Lazkaomendi.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Gida baimena atera nuenean lagun batek bigarren eskuko kotxea oparitu zidan.
Zeri diozu beldurra?
Gaixotasun baten ondorioz nire kabuz moldatu ezin izateari.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Familia arteko giro goxoek.
Gorroto duzuna.
Kritika.
Ezkioko alkate bazina?
Pilotalekua eta kiroldegia egingo nituzke.
Ezkion biziko ez bazina?
Baztan aldeko edozein herri txiki euskaldun batean.