Hamar urte izango dira Pello Pinto (Mutiloa, 1974) korri egiten hasi zela: «Herritar batekin berotu, elkarri desafioa bota, eta Behobia prestatzen hasi ginen. Bai batak eta bai besteak bagenituen hogei bat kilo soberan. Ez ginen atera, urte horretan Mutiloako lehen txerri azoka antolatu baikenuen, eta zinegotzi lanetan nenbilenez… eta geroztik ez dut sekula Behobiarik egin». Baina bai beste hainbat lasterketa:?Donostiako maratoia hiru aldiz, Zegamako maratoia, Marimurumendi maratoia… «baina ni, bitan egin dudan Goierriko bi Handiak lasterketarekin geratzen naiz».
Mendi bat.
Aizkorri.
Gustura korrituko zenukeen lasterketa bat?
Pirinioetako lasterketaren bat.
Zein zaletasun dituzu?
Nire denbora librean korrika aritzen naiz.
Pelikula bat.
Akzioa duen edozein pelikula.
Abeslari bat.
Benito Lertxundi.
Abesti bat.
Baldorba.
Janari bat.
Sagardotegiko menua.
Edari bat.
Sagardoa.
Oporretarako leku bat.
Benidorm.
Amets bat.
Erretirora sasoian iristea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Emazteak oparitu zidan lasterketetako argazkiekin egindako albuma.
Zeri diozu beldurra?
Gaixotasun larriei.
Goierriko txoko bat.
Aizkorri barreneko edozein.
Herriko alkate bazina…
Eskatzen hasiz gero, Mutiloatik Segurara bide gorria.
Mutiloan biziko ez bazina…
Lazkaon, nire seme-alaben jaioterrian berriz ere.