Herriko udaletxean lan egiten duen Jose Luis Aranburu (Itsasondo, 1968) Urkiako jaiak antolatzen aritzen da, auzoarekin lotura estua baitu. «Nire ama urkitarra da eta haur denborako asteburu eta udak han igarotzen genituen».
Zer du berezia Urkia auzoak?
Lasaia da, bista ikaragarriak ditu eta oroitzapen on ugari dakarzkit.
Zein zaletasun dituzu?
Lagunekin sagardotegietara joatea.
Pelikula bat.
Tasio.
Liburu bat.
Txomin Agirreren Garoa.
Musika talde bat.
Trikitixa, ahal bada, klasikoa.
Abesti bat.
Benito Lertxundiren Loretxoa.
Janari bat.
Arroza, edozein eratara.
Edari bat.
Sagardoa.
Oporretarako leku bat.
Kantauriko itsas bazterrak: Galizia, Asturias, Kantabria eta euskal kosta.
Amets bat.
Euskal Herria libre eta independentea ezagutzera iristea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Lehendabiziko aldiz, Atotxara, Reala ikustera joateko sarrera.
Zeri diozu beldurra?
Gaixotasun larri baten sufrimenduari.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Lagun arteko adar jotzeek.
Goierriko txoko bat.
Itsasondoko Urkia auzoa.
Herriko alkate bazina…
Gertutik ezagutu dut eta ez da lan hain eraman erraza.
Itsasondon biziko ez bazina…
Nafarroako Baztan aldeko herri txiki batean.