Argiketaria edo elektrizista da Mikel Garmendia (Gaintza, 1969). Eraikuntzetako instalazioetan lan egiten du batez ere. Gaintzar asko bezala hamabost egun barru ospatuko dituzten jaietan pentsatzen ari da. «Festa herrikoiak dira Gaintzakoak» dio. San Migel eguna gustuko du, «eta batez ere egun horretan egiten den herri bazkaria». Herri lasaia da Gaintza, baina udazkenean, ehiza garaian «mugimendu asko izaten da». Hain zuzen ere horixe da Garmendiaren zaletasun nagusia, ehiza, baita kirolak ikustea ere, batez ere txirrindularitza.
Janari bat.
Txokolatea.
Edari bat.
Garagardoa.
Pelikula bat.
Bailando con lobos.
Liburu bat.
Ez naiz zalea. Baina, perretxiko liburuak irakurtzen ditut, eta urtero-urtero Lunarioa.
Musika talde edo abeslari bat.
AC/DC.
Abesti bat.
Laboaren Txoria txori.
Oporretarako leku bat.
Pirinioak.
Amets bat.
Diferentzia markatzen duten bi oilagor-zakurrekin ehiza egitea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Zortzi urterekin jaso nuen karabina. Horregatik naiz ehiztari.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Haurrek.
Goierriko txoko bat.
Saturdi ingurua.
Herriko alkate bazina…
Ez nintzateke inoiz izango.
Gaintzan biziko ez bazina…
Gaintzara begira biziko nintzateke.