Lazkaoko?San?Migel jaiek soinu bandarik badute, hori?Drindots taldearena da.?80ko hamarkadan hasita, ia hutsik egin gabe jo izan du Jon?Urdangarinen taldeak egun horretan. Musikari eta lazkaotar bezala, egun berezia duela dio.
San Migeletako musika banda zuena da.?Noiztik jotzen duzue Lazkaon egun horretan?
Gu 1981. urtean hasi ginen jotzen, eta harrezkero urterik gehienetan jo izan dugu Lazkaoko?sanmigeletan.?Urteren batean huts egin genuen, beste konpromisoren bat tarteko zela, baina duela 30 bat urte- edo izan zen hori.
Festetako kontzertuaren aldean ezberdina al da?
Jaietan normalean jende gehiago etortzen da kanpotik, eta sanmigeletan herrikoa izaten da gehiago. Bestela antzekoak dira, biak dira urterokoak guretzat.?Publikoa ere bai, arratsaldean umeak izaten dira eta gauean gaztetxoak.
Musikari eta lazkaotar bezala, nola bizi duzu?
Asko gustatzen zaidan festa izan da betidanik, bai herritar bezala, eta baita musikari bezala ere. Lazkaon hiru ospakizun izaten ditugu, San Prudentzio jaiak,?San Migel eta Astotxo Eguna, eta hirurak dira bereziak lazkaotarrontzat.
Zuek hasi zineten garaitik, zertan aldatu da San Migel eguna?
Herrietako festek behera egin dutela esaten da, baina nik uste sanmigelek gora egin dutela Lazkaon.?Gure gazte garaian festa txikiagoa zen, udaletxeko arkupean egiten zen afaria, eta jendea ere askoz gutxiago izaten zen.?Orain herritar asko eta giro ezberdinetakoak elkartzen dira, eta hori ere ederra da.
Irailak 29, larunbata, San Migel eguna
- 11:00: Gaztetxoentzako mendi duatloia. Irteera eta helmuga kiroldegi aurrean.
- 11:00: San Migeletako eskola-umeen pilota txapelketako azken partidak plazako pilotalekuan.
- 11:30-14:00 eta 16:30-19:00: Haurrentzako jolasak Lazkao Txiki eta Euskadi plazetan.
- 12:00: Meza Nagusia San Migel parrokian.
- 14:00: Jubilatuen bazkaria.
- 19:00: Sonidos de Mexico mariatxien emanaldia Lazkao Txiki plazan.
- 19:00: Buruhandiak Antzar Gazteak txistulariekin.
- Ondoren: Dantzaldia Drindots taldearekin.
- 21:00: Herri afaria plazako pilotalekuan.
- Afal ondoren: Dantzaldia Drindots taldearekin.
- Oharra: Herri afarirako txartelak udaletxean eskuratu beharko dira irailaren 27an, 09:00etan hasi eta bukatu arte. Txartelak zenbatuta egongo dira.